2016-05-21

2016.05.21

   Oindino andre batzuk etxetik irteten direnian gurutzaren seinalia eiten dute. Errespetatu behar. Gaur egun kristautasuna gorrotoan dau, ta honen kausa Eliza instituzinuan du eragina.

   Elizak jaingoikuaren itxura okerra osatu zun, ta plazerren bidetik jun da.
Oain Elizak enpresa bat da, mundue bere menpez egon dadila, gudak sortzen ditu, guda ta gatazka pila. Jaingoikua, egon beharrean, natura izango zan, Amalurra gurea. Hobbesen teorien arabera, bakarrik jaingoikuaren erabakiak kausarik eza dute, naturaleza lez, naturaleza, ordez, ahalguztiduna da, ta kristau guztixek esaten dute jaingoikue ahalguztidune zela, adibidez, Bermioko portua itsasoan eraldatuta dau, lehen han ez zegoen ezer ere ez, ta sarritan olatuen indarra kai muturra menperatzen dute, beraz, naturalezak ahalguztiduna da, berea berreskuratzen.

   Elizaren jaingoikua holan izan behar zan. Horiek horrela, kristautasuna ikuspegi onian egongo zan, ta jarraitzaile gehiau eukiko zuketen.

2016-05-18

2016.05.18

Desastre hutsa gaurko egunie. Nor naz? Inork ere ez daki. Mamurik ote naz? Edo harroputs hutsa? Pentsetan dot ez nazela existitzen. Baina pentsatsen banaz, naz, edo hori deritzo Descartes jaunak. Descartes = desastre? Neuk desastre, Descartes desastre, gaur desastre, ta noiz normala? Nor izango ote da normala? Galdera pila, erantzun bakarra, momentuz behintzat. Zergatik astakeri hauek idatzi? Eztakit, agien txoratute nabil, edo agien bestiak txoratuta dabez? Gauza argi bat, besterik ez, ez dot mundua gustoko, behintzat gaur, ta bixer? Etzi? Batek daki. Moldatzeko gai naiz, baina ez dot gure. Mundua neri moldatuko beharra dauka. Zergatik ba? Bakarra naz. Danok bakarrak gara. Danok mundue aldatzen. Geure gure. Bakoitzaren gure. Baina mundua bakarra da, danontzat, mundu bakarra, bakarra guztientzat, eta haren hilketa lanean dau, guztion eskuz, agortu arte. Zaindu maite dozun hori. Kasurik bez. Guztia zaindu, maite eta gorrotatzen dozuna, sentimenduak aldauko dabez, prest zabil? Aupa hi! Esnatu zaitez, etorkizuna atien dau, ate joka, deabruarena lez, desastrea dakar, itzela. Amaitukot, bixer arte, edo ez, batek daki. Nire garunatik atera zaitezke, ondo izan.