2016-05-18

2016.05.18

Desastre hutsa gaurko egunie. Nor naz? Inork ere ez daki. Mamurik ote naz? Edo harroputs hutsa? Pentsetan dot ez nazela existitzen. Baina pentsatsen banaz, naz, edo hori deritzo Descartes jaunak. Descartes = desastre? Neuk desastre, Descartes desastre, gaur desastre, ta noiz normala? Nor izango ote da normala? Galdera pila, erantzun bakarra, momentuz behintzat. Zergatik astakeri hauek idatzi? Eztakit, agien txoratute nabil, edo agien bestiak txoratuta dabez? Gauza argi bat, besterik ez, ez dot mundua gustoko, behintzat gaur, ta bixer? Etzi? Batek daki. Moldatzeko gai naiz, baina ez dot gure. Mundua neri moldatuko beharra dauka. Zergatik ba? Bakarra naz. Danok bakarrak gara. Danok mundue aldatzen. Geure gure. Bakoitzaren gure. Baina mundua bakarra da, danontzat, mundu bakarra, bakarra guztientzat, eta haren hilketa lanean dau, guztion eskuz, agortu arte. Zaindu maite dozun hori. Kasurik bez. Guztia zaindu, maite eta gorrotatzen dozuna, sentimenduak aldauko dabez, prest zabil? Aupa hi! Esnatu zaitez, etorkizuna atien dau, ate joka, deabruarena lez, desastrea dakar, itzela. Amaitukot, bixer arte, edo ez, batek daki. Nire garunatik atera zaitezke, ondo izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario